Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2018

"Angula ustelak" hitzaldia, bihar

Erraustegiaren proiektuaren atzean zer dagoen jakiteko aukera izango da bihar Igeldon. "Angula ustelak" elkartasun biraren barruan, hitzaldia emango dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek eta honako galderen inguruko azalpenak emango dituzte: Nolakoa da Euskal Erregimenaren politika eta zer gertatzen da aurre egiten diozunean? Hain zuzen, antolatzaileek azaldu dutenez, bertan erakutsiko dute erraustegiaren proiektuaren atzean dauden interesak eta diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko egiten dituzten trikimailuak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Asteburu pasa antolatu dute Asteasura, maiatzean

Asteasura asteburu pasa antolatu du Guraso Elkarteak. Bi gauko irteera izango da, maiatzaren 18tik 20ra, eta edozein igeldotarrek hartu dezake parte. Ostiralean Igeldotik atera eta Asteasuko Otabardi baserrira joango dira. Larunbatean eta igandean, egun osoko mendi-irteerak egingo dituzte; haurrek egiteko modukoak.

Olioa eta kontserbak eskatzeko azken eguna, bihar

Errigorako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak (piperrak, zainzuriak, orburuak, potxak...) eskatzeko aukera dago Igeldon eta bihar bukatzen da epea (martxoak 20). Interesa izanez gero, ondoko bi herritarrei idatzi: igo.unanue@hotmail.com edo nekaneurruzmendi@gmail.com.

Untzi Museora joateko, lau sarrera zozketatuko dira

Untzi Museoan "Zoriontasunaren bilaketa" erakusketa berria inauguratu dute. Azaldu dutenez, erakusketa honen bidez, «gure itsas historiaren atal bat, ia ezagutu ere egiten ez dena, zabaldu nahi dugu: euskal ekarpena Ipar Ameriketako independentziari». Hori horrela, Herri Kontseiluari eta Ieltxori lau doako sarrera oparitu dizkiete eta sarrera horiek herritarren artean zozketatzea erabaki dute Herri Kontseiluak eta Ieltxok. Bi pertsona izango dira sarituak, bakoitzari bina emango zaizkio. Horretarako, albiste honi iruzkin bat egin beharko zaio (beheraxeago dago aukera), astebeteko epean (martxoak 22 azken eguna). 

200 zuhaitz landatuko dituzte bihar Mendizorrotzen

Zuhaitz Eguna antolatu du bihar (martxoak 17) Haritzalde elkarteak eta Mendizorrotzen 200 zuhaitz landatuko dituztela jakinarazi dute. Lizarrak, Ametzak, Arteak, Urkiak, Sagarrondoak eta Gorostiak izango dira.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom