"Angula ustelak" hitzaldia Igeldon, erraustegiaren atzean zer dagoen jakiteko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

"Angula ustelak" hitzaldia Igeldon, erraustegiaren atzean zer dagoen jakiteko

(0 iruzkin)

Nolakoa da Euskal Erregimenaren politika eta zer gertatzen da aurre egiten diozunean? Honen inguruko azalpenak emango dituzte Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek martxoaren 22an (osteguna), Igeldon. "Angula ustelak" elkartasun biraren barruan izango da hitzaldia eta antolatzaileek azaldu dutenez, bertan erakutsiko dute erraustegiaren proiektuaren atzean dauden interesak eta diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko egiten dituzten trikimailuak. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da Itsas Aurre kultur etxean.

Ainhoa Intxaurrandieta apirilaren 12an epaituko dute Iñaki Errazkinekin batera, Erraustegiaren proiektua geratzeagatik, eta biei 100 milioi euro eskatzen dizkiete.

Hitzaldiaren antolatzaileek gaineratu dutenez, «hitzaldiaren helburu nagusia informatzea den arren, Intxaurrandieta eta Errazkini herritarron babesa adieraztea ere bada helburua. Ezin baita onartu herritarron interesak defendatzen dituztenak horrela zigortzen saiatzea. Norbait epaitzekotan, epaitu ditzatela politikari ustelak!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom