Agiti bidea konpontzeko lanak berehala hasiko dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Agiti bidea konpontzeko lanak berehala hasiko dira

(0 comments)

Momentu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman nahian dabil Igeldoko Udala. Eskolan hainbat hobekuntza egitea da horietako bat eta Aste Santuan zehar aritu dira horretan. Agiti bidea konpontzea da beste proiektuetako bat eta berehala hasiko direla jakinarazi du Udalak. Lizi­tazio prozesuan dago orain. Bi enpresa aurkeztu dira eta maiatzerako erabakiko dute zeini esleituko zaion lana. Lanak buru­tzeko 12 egun aurreikusten dituzte eta ekainaren 20rako bukatuta egotea da asmoa. Agiti baserri ingurutik behe­raino asfaltatuko dute bidea. 20 urtetik gora dira bide hori egin zela eta egoera oso txarrean eta arriskutsuan dagoela azaldu du Udalak. 112.000 euro inguruko kostua izatea aurreikusi da. Dena dela, Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du Igeldok lan hauek burutzeko: 35.000 euro.
Beste proiektu bat Itsas Aurren igogailua jartzea da. Kasu honetan, lizitazio prozesua hastera doa. 

Auditoritza energetikoa
Igeldoko Udalak egiteko daukan etxeko lanetako bat zenbat energia kontsumitzen duen jakitea da (kale argiterian eta eraikin publikoetan) eta azterketa bat egin ondoren, kontsumo hori nola gutxitu eta energia berriztagarrien aldeko pausoa nola eman zehaztu nahi du. Horretarako, auditoritza energetikoa jarri du martxan. Efizen enpresa kontratatu du eta kasu honetan EEEren diru laguntza lortu du.

Bitariko batzordea
Igeldoko eta Donostiako Udalen arteko bitariko batzordea sortu da azkenean. Ia urtebeteko atzerapenaren ostean, 1. bilera egin zuten otsailaren 25ean. Gai nagusia Igeldoko eskumenak benetan aktibo jartzea izan zen. Horretarako Donostiako Udalak lanketa egin behar du bertako teknikariekin eta hutsune handia dago zentzu horretan. Mantenu zerbitzuak, hirigin­tza... izan zituzten hizketagai.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom