Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Abian da Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua

(0 iruzkin)

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua abian da. Prozesua aurrera eramando duen Batzorde Sustatzailea zehaztea tokatzen da eta zeregin horretan arituko den lantaldea osatu dute. Lantalde honen egitekoak honakoak izango dira: Batzorde Sustatzailearen partaideak, zereginak, landuko dituen edukiak, funtzionamendua eta lan-plangintza adostea. Lantaldeak azaroaren 12an egin zuen lehenengo bilera.

Lantaldearen osaerari dagokionez, lau hanka ditu: Donostiako Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak, Igeldoko Herri Kontseiluko bost kide, Donostiako Udaleko Herri Partaidetza saileko teknikariak eta lantaldearen idazkaritzaz eta dinamizazioaz arduratzen den Siadeco Ikerketa Elkarteko teknikariak.

Lantaldearen sorrera hau da lehenengo urratsa Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzera iristeko prozesuan.  Kideek azaldu dutenez, zero fase bat litzateke, oinarriak jarriko dituena, 2/2003 Foru Arauaren III. Idazpuruaren markoaren baitan Batzorde Sustatzaileak Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko egin beharko duen lanak zimendu ahalik eta sendoenak izan ditzan.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom