A ze giroa larunbatean! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

A ze giroa larunbatean!

(0 comments)

Aurtengo festak borobilak izan dira. Ekintzekin eta musika eskaintzarekin orokorrean asmatu da eta erantzuna ere halakoa izan da. Zopilotes Txirriaus taldeak jende asko erakarri zuen larunbatean eta parrandarako giro bikaina izan zen.

Festak bukatuta, herritarren artean sumatzen zen sentsazioa oso ona izan da. Antolatutako ekintzekin eta musika eskaintzarekin asmatu da, orokorrean, eta jendearen erantzuna ere sekulakoa izan da. Nabarmentzekoa izan zen larunbat gaueko giroa. Los Zopilotes Txirriaus taldeak jende asko erakarri zuen eta parrandarako giro bikaina jarri zuten. Gainerako egunetan ere gozatzeko aukera izan zen dudarik gabe; ekainaren 20an hasi eta uztailaren 2ra bitarte. Hurrengo urtean gehiago!

Igor Egañaren portada
Fes­tetako egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketan, Igor Egaña izan zen saritua. Jai Batzordearen deialdiari erantzunez, 7 proposamen aurkeztu ziren eta herritarrek izan zuten bozkatu eta irabazlea erabakitzeko aukera. Egañak 100 euroko saria jaso zuen. Zorionak!

Boletoetako saridunak
Festetako boletoetako zenbaki saridunak honakoak izan dira: 1. saria 9233 zenbakia, 2. saria 9283 zenbakia eta 3. saria 9333 zenbakia.
Ohi bezala, festetako ekintza desberdinekin argazki bilduma bat osatu dugu. Argazki galerian duzue ikusgai. Ea gustatzen zaizuen!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom